Bizipozako elkarteak gaur-gaurkoz 33 dira, guztiak izaera bereziko gaiak lantzen dituzten elkarteak, haurren eta familien ongizatea helburu duten elkarteak. Elkarteak Bizipoza-ren balore transmisoreak dira, Bizipoza eta bertako kideak baloreetan aberastu eta hezten dituztenak.
Elkarte anitzak Bizipozako partaide izateak elkarteen arteko ezagutza eta elkar laguntza ere bultzatzen du, elkarlanak ematen duen indarrak elkarteen lana eta ezaugarri bereziak gizartera ezagutarazteko baliatuz.
Elkarte anitzak Bizipozako partaide izateak elkarteen arteko ezagutza eta elkar laguntza ere bultzatzen du, elkarlanak ematen duen indarrak elkarteen lana eta ezaugarri bereziak gizartera ezagutarazteko baliatuz.
Gizartegintzan Bizipoza Elkartearekin batera auzolanean eta bizipozez diharduen sarea da. Bizipozan parte hartzen duten eta elkarteari zerbait eskaintzen dioten eta Bizipozatik zerbait jasotzen duten guztiak bolondres sareko kideak dira. Sare hau elkarteek, norbanakoek, gizarte eragileek (herrigintzan diharduten eragileak, enpresak, kooperatibak...) eta instituzioek osatzen dute.
Bolondres sareko kideek ez dute erantzukizunik beraien gain Bizipoza Elkarteak hartutako erabakietan.
Elkarteko kide izango dira, urtean kuota bat ordainduko dute oinarrizko beharrei erantzuteko, eta haien esku egongo da, gainerakoak entzunda, elkartearen egiturak antolatu eta osatzea, eta urteko egitasmoa eta diru kontuak onartzea.