Albisteak

Irrien Lagunak Gizartegintza Elkartea Real Sociedad Fundazioaren Egunean izango da, Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someone

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someone

Atzo eman zen jakitera Reala Fundazioaren Zubietako egoitzan aurtengo Reala Fundazioaren Egunaren berri- Aurtengoan Ekainaren 15ean izango da egun osoko jardunean eta bertan izango gara Irrien Lagunak Gizartegintza Elkartea, Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin.

Reala Fundazioko Lehendakaria den Andoni Iraola k aurreratu bezala, aurten bigarren aldiz ospatuko da Fundazioaren Eguna eta berrikuntza gisa bertan jaso ahal izango diren dirusarrerak elkarteren bati emango zaizkio, aurtengoan, ILGErekin adostutako hitzarmenaren ondorioz ILGEko elkartea den Aspanogirentzat izango dira rifa bidez zozkatuko diren produktuetatik ateratakoak. Aspanogi elkarteak ere bertan izango du informazio gunea jaialdi osoan zehar.

Bestalde, egitarauari dagokionez, Zubieta zenbait ataletan banatuko da eta hauetan Futbol Eskolen eta Realeko formakuntza taldeen partidak jokatuko dira. Gainera, puzgarriak jokatzeko izango dira, margolaritza tailerrak, buruhandiak etab. Berritasun bezala, Kirol Egokituraren Federazioarekin sinatu berri den hitzarmenaren ondoren, kirol egokitua nagusi izango den zonaldea jarriko da. ILGEri esker fundazioaren egunean Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak izango dira arratsaldeko 15.30tan.