Albisteak

Kale Dor Kayiko, 25 urte integrazioan lan eginez

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someone

Irrien Lagunak Gizartegintza Elkarteko kide den Kale dor Kayiko-k 25 urte bete ditu bere ibilbidea hasi zuenetik. Hori dela eta, heldu den larunbatean, irailak 27, jaialdi bat antolatu dute Bilbon. Goizean zehar, txikienek puzgarrietan, tailerretan eta jolasetan parte hartzeko aukera izango dute Arenalean. Arratsaldean berriz, Plaza Berrian izango da zita. Ane eta Piratak Parrandanekin dantzan arituko dira eta ondoren, flamenko kontzertua izango da Bienmesabe taldearen eskutik.
Aukera paregabea ijito herriarekin batera elkartearen 25. urteurrena ospatzeko.Captura de pantalla 2014-09-24 a la(s) 15.21.15