ADEMGI

ademgi Badira jatorri zehatzik edo ezagunik ez duten hainbat gaixotasun. Esklerosi anizkoitza da horietako bat. Berez, nerbio sistemako gaixotasuna da, baina, egun, oraindik ez da ezagutzen zehazki zein den gaixotasun horren jatorria. Gaixotasun berezi hori jasaten dutenei laguntzeko elkarte bat sortu zuen senide talde batek 1994an: ADEMGI edo Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkartea. Elkartearen helburu nagusia: gaixotasunaren jatorriari eta sendabideari buruzko ikerketak bultzatzea. Era berean, esklerosi anizkoitza duten lagunen eta haien senideen bizi maila eta kalitatea hobetzea eta gaixo daudenei gizarteratzen laguntzea da elkartearen egitekoa. Horretarako, askotariko zerbitzuak eskaintzen ditu elkarteak: errehabilitazio zerbitzua (fisioterapia, psikologia, logopedia…), gaixoaren autonomia bultzatzeko eta ezgaitasuna ekiditeko bizitza osorako errehabilitazio egitea oso garrantzitsua delako; aisialdirako eta denbora librerako askotariko ekintzak eta ikastaroak eta jardunaldiak. Ohiko zerbitzu horiez gain, hainbat ekintza edo ekitaldi berezi ere antolatu izan dira, gaixo dauden lagunei lagundu eta elkartearen mezua lau haizetara zabaltzeko: besteak beste, Busti Zaitez Esklerosi Anizkoitzagatik, Esklerosi Anizkoitzaren munduko eguna, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ekitaldi solidarioa…ttt

ADEMGI ren aldeko elkartasun jaialdia Ane eta Piratekin

Aretxabaletan, 2014ko azaroaren 16an, ADEMGI elkartearen aldeko jaian izan ginen, esklerosi anizkoitzairen alde.

Irrien Lagunak Gizartegintza Elkartea eta ADEMGIren prentsaurrekoa

Aretxabaleta 2014.11.05 2014ko Azaroaren 5ean prentsaurrekoa eman genuen, Aretxabaletan Ademgirekin elkarlanean antolatu dugun Elkartasun Jaialdiaren berri emateko.