AGIPASE

agipaseGipuzkoako Guraso Bananduen Elkartea 1994an sortu zen. Bizkaiko Abipase eta Arabako Amapase elkarteekin batera, Kidetza elkartea osatzen du, hots, Euskadiko guraso banatuen elkartea.

Banatzear diren edo krisi egoeran dauden familiei laguntzea da elkartearen egiteko nagusia. Hala, ahalik eta banaketarik bidezkoena lortze aldera, gurasoen arteko bitartekaritza lana burutzen du elkarteak. Betiere, familia barneko zein genero indarkeria baztertuz eta adingabeen eskubideak defendatuz.

Zerbitzu juridikoa eta aholkularitza fiskala, laguntza psikologikoa, familia bitartekaritza eta haur zein helduentzako tailerrak eta aisialdi ekintzak eskaintzen ditu elkarteak.

Egun, 500 kide dira elkartean, baina, lanean daramaten 15 urte hauetan, 1.500 lagun ingururi eman diete laguntza eta zerbitzua.

Esteka interesgarriak