AMPGYL

Aurkezpen bideoa

 

 

Seme-alaba baten homosexualitatea onartzea ez da beti gauza erraza.

Hau kontuan hartuta, Donostian, estatu mailako Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen guraso elkartearen delegazioa sortzen da.

Elkarteko beste kide batzuekin izandako topaketen ostean, Gipuzkoako guraso talde batek Donostian arlo hau jorratzen hastea erabaki zuten.

Honen gakoa momentu honetan edo etorkizunean, seme-alaba gay, lesbiana, bisexuala edo transexuala delaren berria jaso duten momentuan gurasoei laguntzen saiatzean datza, guk pasa dugun egoera delako eta neurri handi edo txikiago batean onartuta genuena.

Gure helburuak:

  • LGTB kolektiboa hobeto ezagutu
  • Harrera egin, entzun, partekatu eta sentimenduak ez isiltzen lagundu.
  • Gizarte inguruan arazoak dituzten orientazio sexual hauen seme-alaben guraso, familia eta lagunei animatzea.
  • Homosexualitatearen inguruko aurreiritzi eta estereotipoak zaharkituta eta faltsuak direla gizarteari berri eman eta aldarrikatu.
  • Gure gizartean dagoen homofobiaren aurka borrokatu gure posizio umiletik.
  • Gure seme-alabak “armairutik irteterakoan”, gurasoak sartzen garen armairutik irteten laguntzea
  • Pertsonekin lan egitea kasu askotan sortutako isiltasunaren barrerarekin bukatzeko, familiak txikitzeko gaitasuna duelako.

Gutxi batzuk hasi gara, baina gogo handiekin eta beharra duen edozein pertsonari laguntzeko asmoz, gurekin kontaktuan jartzeko bide ezberdinak daude:

Gehitu Elkartearen bitartez,

Posta elektroniko bidez

gurasoak.lgtb@gmail.com

madresypadres.lgtb@gmail.com 

Telefono mugikor bidez  688 811 735 zbk.