ASPANOGI

MOBIBIKE EGUNA 2015

 

Urriaren 25ean Aspanogi elkarteak Mobibike eguna antolatu zuen Zarautzen, egun osoko festa itzela! Gu ere han izan ginen, jaiari amaiera ematen Pirritx, Porrotx, Marimotots eta Ane eta Piratekin parrandan!

 

Hona hemen eguneko bideoa!

 

ASPANOGI-PRINCIPALHaur Minbizidunen Guraso Elkartea da Aspanogi. 1996an sortu zen Aspanovas área Gipuzkoa izenarekin, eta 1998an hasi zen lanean, lau familiari esker. Geroztik, handituz eta sendotuz joan da elkartea, familiei, profesional taldeari eta laguntzen duten lagun taldeari esker. Aspanovas-Bizkaia eta Arabako Aspanfoha elkarteekin batera, Umeekin elkartea osatzen dute, hau da, Haur Minbizidunen Gurasoen Euskal Federakundea. Espainiako beste hainbat elkarterekin ere badute harremana, tratamendua kanpoan jaso behar duten familiei lagundu ahal izateko. Izan ere, elkartearen zeregin nagusia da minbizia duten adin txikikoei eta haien familiei laguntzea eta haien bizi maila hobetzea, ospitalean zein ospitaletik kanpo dituzten beharrei erantzun bat emanez. Horrez gain, honako hauek ere badira elkartearen helburu nagusiak: haur minbizidunen egoera gizartean ezagutaraztea, haur minbiziaren inguruko ikerketa bultzatzea eta familien arteko laguntza eta babesa bultzatzeko eta horien artean bizipenak partekatzeko bideak erraztea. Eta helburu horiek guztiak lortzeko, askotariko zerbitzuak eskaintzen ditu elkarteak: arreta psikologikoa; informazioa; aholkularitza; haur gaixoaren eta zaintzailearen ospitaleko egonaldia hobetzeko zerbitzuak: bazkari txartela zaintzailearentzat, ordenagailu eramangarria eta jolasak gaixoarentzat…; familien artean esperientziak eta laguntza trukatzeko topaketak; astialdia eta denbora librerako ekintzak… Urte osoan antolatzen dituzten jardueren artean hauek dira batzuk: otsailaren 15ean, Haur Minbizidunen Nazioarteko eguna; apirilean eta uztailean, Urnietako mendi lasterketa eta Zumaiko Flysch Trail lasterketa, hurrenez hurren; ekainean, Umeekin elkarteko familia topaketak eta ospitaleko festa; eta, urrian, Mobi Bike eguna Zarautzen. Donostiako ospitaleko profesional taldearekin koordinatuta egiten da lan guztia. Hori dela eta, Donostiako ospitalean bulego bat du elkarteak, 4. solairu urdinean. Astearte eta ostegunetan gizarte laguntzailea egoten da bulegoan, eta, astearte arratsaldeetan, baita psikologoa ere.

LAGUNAK BIDEOKLIPA Irrien Laguna Gizartegintza Elkarteak eta Aspanogi Elkarteak elkarlanean egindako bideoklipa da. Hitzak: Unai Lobo Musika: Betagarri    

“LAGUNAK” ABESTIAREN BIDEOKLIPAREN AURKEZPENA_2015.02.12 Atzo aurkeztu genuen Donostia Unibertsitate Ospitaleko areto nagusian “lagunak” abestiaren bideoklipa. Aurkezpenera gerturatu ziren, bertako langileak, Aspanogi elkartearekin urte hauetan bolondres lanetan aritu diren lagunak, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak eta nola ez Aspanogi elkarteko hainbat familia eta langileak. Noski aurkezpenean Porrotx eta Ane Pirata izan ziren Aspanogi eta Ospitaleko lagun eta haur eta familiei babesa ematen. Maite zaituztegu!    

PIRRITX ETA BETAGARIKO IÑAKI ASPANOGIREN ALDEKO BIDEOA GRABATZEN

Atzo Pirritxek eta Betagarriko Iñakik Lagunak abestiaren bideoklipean hartu zuten parte. Datorren otsailaren 15ean, haur minbiziaren egunaren harira, Aspanogi Elkarteak bideoklip bat aurkeztu asmo du. Bertan hainbat lagunek hartu dute parte, artean dira kirolari ezagunak, ipuin kontalaria, haur minbizidunen familiak, pailazoak… Atzokoan Pirritxen eta Iñakiren txanda izan zen. Begira nola jardun ziren! Eskerrik asko Iñakiri, 39ºC ko sukarrarekin ere kantuan eta dantzan aritu zelako!  

MOBIBIKE EGUNA 2014_ZARAUTZ

Urriaren 26an Zarautzen ospatu genuen Aspanogi Egunaren Bideoa duzu hemen    

Esteka interesgarriak

Ipuina