bizipoza > bizipoza elkarteak > Banaiz bagara

banaizbagara

Banaiz bagara

Banaiz Bagarak elkartea etorkinentzat eta ikasteko behar bereziak dituzten kolektiboentzat euskara ikastaroak eskaintzen ditu. Ikastaro horietan parte-hartzaileek batez ere lanetarako behar dituzten euskarazko komunikazio gaitasunak landuko dituzte. Ikastaroa guztiz praktikoa da eta batez ere rol-play-etan oinarrituta. Parte-hartzaileek laneko egoera ezberdinetako (bereziki: zaintza, gastronomia, zerbitzuak orokorrean) hiztegia eta esamoldeak ikasiko dituzte eta erabilera praktikatuko dute. Hizkuntza baliabideaz gain, gaitasun soziolinguistikoak ere landuko dira: ulertzen ez denean, modu enpatiko batean erreakzionatzea eta bezero eta lankideekiko hizkuntza tratamendua.

Mikro dokumentala

ELKARTEAREN IPUINAK