BOCALAN BIAK BAT FUNDAZIOA

Bideoak

logo biak batElbarritasun bat duten lagunei eta gizartean bazterturik geratzeko arriskua dutenei laguntzeko txakurrak hezten ditu Bocalan Biak Bat Fundazioak. Elkartea Laguntza Txakurren Nazioarteko elkartearen kide ere bada. Hainbat taldek osatzen dute elkartea: ONCE Fundazioko txakur gidarien irakasleak, ADIko kideak (Assistance Dogs International), ADEU (Assistance Dogs Europe), Real Sociedad Canina elkarteko irakasle ofizialak, terapeutak, psikologoak, pedagogoak eta komunikazio arloko adituak.

Elkarteko kideen helburua nagusia da animaliek lagundutako jarduerak sustatu eta zabaltzea. Hala, animaliek lagundutako terapiak bultzatzea, eta ezintasuna edo elbarritasuna duten lagunei laguntzeko txakurrak heztea da haien eguneroko lanaren ardatza. Laguntza, prestakuntza eta heziketan dauden beharrei erantzutea da haien asmoa.

Askotariko zerbitzuak eskaintzen ditu elkarteak: besteak beste, animaliek lagundutako terapiak;  haur eta gazte autistekin eta garapenaren bestelako nahasmena dutenekin zein tratu txarrak jaso dituzten emakumeekin laguntza programak; eskola atzerapena duten haurrekin irakurketa programak; zaharren egoitzetan programak; munduko hainbat errehabilitazio zentrori aholkularitza; hainbat ikerketa proiektuetan lankidetza eta laguntza jarduerak.

Laguntza txakurrekin zerikusia duen edozein jarduera babesten eta bultzatzen du elkarteak, eta, beraz, nazioarteko elkarteekin ere harreman zuzena du, eta haiekin lan egiten du. Egun, hainbat programa garatzen ari da elkartea munduko zenbait herrialdeetan: Txile, Venezuela, Kolonbia, Portugal, Japonia eta AEB.

Elkarteak egindako lanak erakunde eta unibertsitate ugariren aitortza jaso du. Hala, besteak beste, Manescal Saria 2006 eta Manantial Innova Saria jaso ditu elkarteak.