Afestta – Euskadiko Tourette Sindromea eta bestelako trastornoen familia elkartea

Tourette 2Sendabiderik ez duen gaitz neurologikoa da Tourette sindromea. Tik edo keinu sinple zein konplexuak izatea da gaitzaren ezaugarri nagusia. Ez da oso gaitz ohikoa, eta, beraz, gaixotasun arraro gisa izendatua dute. Haurrak 5 urte inguru dituenean agertzea da ohikoena. Genetikarekin harreman zuzena duela uste den arren, ez dute aurkitu oraindik zein den gaixotasunaren jatorria. Gaixotasun ezohiko eta ezezagunak gaixoaren zein euren senideengan sortzen duen larritasunaren aurrean haiek lasaitu, informatu eta aholkatzeko sortu zuten AFESTTA elkartea, Euskadiko Tourette Sindromea eta bestelako trastornoen familia elkartea. Kaltetutako hiru familik sortu zuten, eta egoera horretan daudenak babestea eta laguntzea da haien helburu nagusia.

AFFESTA Elkarteak –Tourette sindromea– elkartasun festa antolatu du eta Ane Pirata han izan da piratekin batera. Oreretan, azaroaren 23an, igandean.  

Jaialdiak Azaroa2014_WP_BPZ_Affesta

Ipuina