GEHITU

Aurkezpen bideoa

Triptikoa

logo_gehituGEHITU, Euskal Herriko Gay, Lesbiana, Transexual eta Bisexualen Elkartea da. Elkartzen gaituen helburua, gure eskubideak oso-osorik ontzat hartuak izatea da, gure sexuafektibitatea garatu ahal izateko beharrezkoa baitzaigu merezi dugun duintasunaz eta berdintasunaz gozatzea, hala-nola orientazio sexualean edota nortasun transexualean oinarrituriko gizarte- eta lege-bazterketari orori amaiera ematea.

Elkartea 1997. urtean sortu genuen, eta 2005ean berdintasun legala lortu genuen arren, oraindik erabat lortu ez den berdintasun sozialaren defentsan jarraitzen dugu.

Mendeetan zabaldutako ideia diskriminatzaileekin bukatu ahal izateko, heziketa ezinbestekoa dela sinistuta gaude, baita ikastetxeetan diharduten ume eta gazteei behar bezalako heziketa afektibo-sexuala zor diegula ere. Hori dela eta, 2003 urtean Hezkuntza Batzordea sortu genuen, nerabe homosexual eta transexualak ere defendatzeko, eta denontzako hobea eta aberatsago izango den gizarte anitzagoa eraikitzen laguntzeko.

Gure sorreratik erakunde publikoekin zein beste giza talderekin aritu gara elkar lanean, elkar ezagutu eta denok batera aurre egin ahal izateko. Gure bila datorren edonorentzat ateak zabalik ditugu, homosexualentzat zein heterosexualentzat, eta 1998 urteaz geroztik denon eskura INFASIS zerbitzua dugu martxan: homosexual, transexual, lesbiana edo haien familia eta lagunentzat informazio eta laguntza zerbitzua, hain zuzen ere.

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, baita Hezkuntzako profesionalek Hezkuntza Batzordearekin harremanetan jarri nahi izanez gero:

943.45.17.22

  943.46.85.16

infasis@gehitu.net

Ipuina