GIPUZKOAKO KIROL EGOKITUEN FEDERAZIOA

GKEF LOGOAKirola egitea osasungarria da. Denek, baina, ez dute kirola egiteko erraztasun edo aukera berdina. Zailtasunen bat duten lagunei kirola egiteko laguntzeko sortu zen Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa, 2002ko abenduan. Elkartearen xedea da Gipuzkoan kirol egokitua antolatzea eta sustatzea. Askotarikoak dira federazioaren helburuak: aniztasun funtzionala duten lagunen artean kirol egokitua sustatzea, kirola egin nahi duten lagunei laguntzea eta informazioa eskaintzea eta aniztasun funtzionala duten kirolariei jarduera teknifikatua eta profesionalizatua eskaintzea eta gizartean integratzen laguntzea. Horiek guztiak bete asmoz, askotariko zerbitzuak eskaintzen dituzte. Hala, esaterako, aniztasun funtzionala duten eta eskola adinean dauden neska-mutilak kirola egiten hasteko hainbat talde dituzte Gipuzkoan. Gipuzkoako txapelketak ere antolatzen dituzte hainbat kirol jardueretan. Urritasunen bat duten edo erietxe edo errekuperazio zentroren batetik irten diren lagunak jarduera fisiko egokituaren bidez gizarteratzeko eta integratzeko programa ere badute. Udan, mugikortasun arazoak dituzten lagunei bainuaz gozatzeko zerbitzua ere eskaintzen dute, uztailetik irailera, Hondarribiko hondartzan.¬†Era berean, gaia gizarteratzea eta gizartea sentsibilizatzea oso garrantzitsua denez, ikastetxeetako ikasleak gaiaren inguruan sentsibilizatzeko eta askotariko urritasunak dituzten ikasleen integrazioa ahalbidetzeko, ‘Desberdintasuna bizi’ izeneko jardunaldiak egiten dituzte. Egun, 320 bazkide ditu federazioak, baina urtean egiten dituzten jardueretan, orotara, ia lau mila lagun mugitzen dira.

iKirolaren Irria Denontzat! Elkartasun Jaialdia | Victoria Eugenia Antzokia |2014.02.09

Bideoak

Esteka interesgarriak

Ipuina