GIZAKIEN LURRA

Aurkezpen bideoa

logotdhMundu osoan milaka eta milaka dira babesgabe dauden haurrak. Haiek babestu eta haien bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin sortu zen Gizakien Lurra elkartea, 1997an.

Garapenerako hezkuntza eta sentsibilizazio ekintzen bidez, munduan babesgabe diren haurrei eta euren familiei eta herriei zuzeneko laguntza ematea da elkartearen asmoa. Giza eskubideen, osasunaren eta hezkuntzaren inguruko nazioarteko kooperazio proiektuen bidez burutzen dute lan hori.

Nafarroan, Araban, Bizkaian zein Gipuzkoan lan egiten du elkarteak, eta, egun, 300 kide dira.

Urtean, egun berezi batzuk ospatzen ditu elkarteak. Afrikatik haurrak etortzen diren egunak, azokak edota elkartasun afariak dira egun seinalatu horietako batzuk.

Esteka interesgarriak

Ipuina

Ipuina bideoan

Bideo hau hainbat ikastetxe eta Ludotekatan erabili zen Gasteizko Azoka Txikian  Agadirreko (Moroko) Petites Bonnesen lan zapalkuntzaren arazoa ezagutzeko.

Ipuin-egitura duen bideo baten bitartez, neskatila batek bere istorioa kontatzen du baina istorioari amaiera positiboa ematen dio, neskatilak, lan zapalkuntzaren egoeratik ateratzea lortzen baitu.

Enpatia lantzeko, hau da Petites Bonnesen neskatilen azalean jartzeko, Gasteizko umeek rol-playing tekniken bitartez, babes ezaren egoerak bizi zituzten eta egoera horietatik ateratzeko dauden espazioak, pertsonak eta erakundeak identifikatu zituzten, non umeen oinarrizko eskubideak bermatzen alde borrokatzen duten: familia, eskola, auzoa, ….

Ikastetxeetan landu ziren “Istorioa aldatu” izeneko panelak oso interesanteak izan ziren; bertan, alde batean, “Petite Bonnes” baten istorio larria aurkezten zen; eta, beste aldean, neskatila horrek eduki beharko lukeen bizimodua aldarrikatzen zen.

Azoka Txikian parte hartu duten ikasleen argazkiez, “Aldatu istorioa” izeneko panelez eta umeek eginiko eskubideen kartoizko zuhaitzez eta marrazkiez erakusketa bat osatu zen; horrela, Gasteizko herritarrek umeek eginiko lan solidario itzelaz ohartu ziren.

Bideoak