GURE NAHIA ELKARTASUNA

Gure_NahiaLogoa‘Batten gaitza’ du Nahia de Cos Cuesta haur donostiarrak. Trastorno neurologiko sendaezina da Batten gaitza. Gaixotasunak ez du sendabiderik, oraingoz, baina badira gaixoaren bizi kalitatea hobetzeko tratamenduak. Nahia de Cos gaztetxoaren beharrei erantzun bat eman nahian, guraso eta profesional talde bat bildu zen 2012an, eta Gure Nahia Elkartasun Taldea sortu zuten.

Gaixotasun arraroak dituzten Gipuzkoako haurren aldeko elkartea da Gure Nahia Elkartasun Taldea. Sortu zen unetik, ikerketa eta heziketa sistema bat abiatu du elkarteak. Beharra duen edonori laguntza ematea eta informazioa eskaintzea da elkartearen asmoa.

Haien helburuak bete asmoz, hainbat jarduera antolatu izan dituzte. 2013rako, Urte bat, hamabi gailur izeneko ekimena abiatu dute. Elkarteko hainbat partaide Gipuzkoako gailur adierazgarrietara igotzea da helburua: Txindoki, Aizkorri, Adarra, Aiako Harria, Izazpe… Gailurra dute helburu, baina saiatzea da garrantzitsuena. Izan ere, elkartekoak diotenez, “gailurrera iristea ez da garrantzitsuena, norberak nahi duen lekura joan daitekeela ikustea baizik, eta, horretarako, horretan sinistea bezalakorik ez dago”. Ekimenaren bidez, gaixotasun arraroak dituzten haurren aldeko mugimenduaz ohartarazi nahi dute gizartea.

Esteka interesgarriak

Bideoak

Beinke!

gaixotasun arraroen aldeko elkartasun jaia Diman Abenduaren 19an