HIRU HAMABI

Garuneko kaltea jasan duten adin txikikoen familiek osatzen dute Hiru Hamabi elkartea, es­tatuan haurren arazo horren bueltan sorturiko lehena. Haurrek eta beren familiek bidean topa­tzen dituzten zailtasunak samurtzea da elkartea­ren helburua.

Garuneko kaltea jasan duten 16 urtetik go­rako pertsonek osasun sare publikoan eskura di­tuzte zenbait baliabide, 16 urtetik beherakoek, ordea, ez. Elkartea baliabide horiek haurrengana ere irits daitezen borrokan ari da.

Garuneko kaltea maiz ikusezina da, lehen be­giratuan igartzen ez dena. Horregatik zailagoa da jendarteak kalte horren nekeak eta zailtasunak ulertzea. Horretan ere egiten du lan elkarteak.

 

 

Esteka interesgarriak

Ipuina