SAHARAREN ALDEKO GOIERRIKO LAGUNAK

sahararen_aldekoa1884. urtean, Espainiako kolonia bihurtu zen Sahara. Ehun urteko kolonizazioaren ostean, Saharari independentzia aitortu ordez, Maroko eta Mauritania artean banatu zuen Espainiak Sahara. Maroko Saharako lurretara sartu zenean, ihesi abiatu ziren sahararrak euren lurraldetik, eta Aljeriako basamortuan hartu zuten babesa. Ordutik, han bizi dira, Tindufeko kanpalekuan. Basamortuaren erdian bizi dira, baldintza oso-oso gogorretan. Udan, esaterako, 50 gradu inguru egiten du han, eta, neguan, zero azpira egon ohi dira.

Sahararrek bizi duten egoera gogor hori hobetzea eta saharar herriaren gatazka ezagutaraztea da Saharako lagunak elkartearen xede nagusia. Sahara herriaren alde lan egiten zuten bi elkarte zeuden Gipuzkoako Goierri eskualdean: Saada Sahara eta Algamar. Bi elkarteak batuta sortu zen Saharako lagunak taldea.

Sahararrei laguntzea eta babesa ematea da elkartearen egiteko nagusia. Euskal Herritik zein nazioartetik jasotzen duten laguntzari esker bizi baitira sahararrak. Haiek laguntzeko, askotariko ekintzak eta ekimenak egiten dira mundu osoan. Oporrak bakean izeneko programa da ekimen horietako bat. Horri esker, udako bi hilabete Euskal Herrian igarotzen dituzte 8 eta 12 urte bitarteko ehunka gaztetxok. Saharako lagunak elkarteak ere bat egiten du programarekin, eta, hala, urtero, Goierrin igarotzen dute udako oporraldia hainbat saharar gaztetxok.