UME ALAIA

logo UME ALAIA vertical_1

Adopzio familien elkartea da Ume Alaia elkartea. 1994an sortu zen Bizkaiko elkartea, eta hamazazpi urte geroagoa Gipuzkoakoa, 2001ean. Adoptatutako haurren guraso izatea modu arduratsu eta alai batean bizi eta gozatu nahi zuten guraso talde batek sortu zuten elkartea, adopzioaren bidean topa daitezkeen oztopo eta arazoei aurre egiteko xedearekin.

Egun, 196 bazkide dira elkartean, eta bazkide ez diren beste ia hirurehun lagunekin daude harremanetan. Horientzat guztientzat zerbitzu eta jarduera ugari eskaintzen ditu Ume Alaia taldeak: adopzioari buruzko informazioa, hitzaldiak eta jardunaldiak; gurasoentzako zein haurrentzako psikoheziketa tailerrak; adopzioa eskatu duten lagunak formatzeko eta haiei laguntzeko programak; aholkularitza psikologikoa; beste elkarte eta erakunde batzuekin elkarlana…

Adopzio prozesuan familiak orientatu, informatu, formatu eta aholkatzea da elkartearen helburu nagusia. Azken batean, haurrak adoptatu dituzten lagunen eta adoptatuak izan diren haurren biltoki izan nahi du elkarteak. Baditu beste helburu batzuk ere: haur adoptatuei integratzen eta euren identitatea eraikitzen laguntzea; haurrak adoptatzea erabaki duten lagunei beharrezko baliabideak ematea edota haurraren aldeko legedia aurrerakoiago bat errazteko lan egitea, besteak beste.

Esteka interesgarriak

Ipuina