MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE, BAINA EZ DA liburua aurkeztu dugu

bizipoza > Bizipoza berriak > MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE, BAINA EZ DA liburua aurkeztu dugu

MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE, BAINA EZ DA liburua aurkeztu dugu

Usurbilgo Potxoenea Kultur aretoan aurkeztu dugu prentsaurrean MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE , BAINA EZ DA Bizipoza Elkarteak editatutako liburua. Peio Manterola Pavoren ikerketa lana oinarri hartuta idatzi du Amagoia Mujika Telleriak.

Amagoia Mujika Telleria idazleak , Peio Manterola Pavoren lan marduletik abiatuta, bere galbahetik pasata, sortu dela eskuartean daukagun liburu hau esan du. “Handik ateratako hari matazetatik tiraka jositako gogoeta sorta    bat da.

Ez du erantzunik ematen, galderak jartzen ditu mahai gainean.” esan du idazleak. Ongizate Estatua deitzen denak josi duen sare publikoak ez duela balio herritar guztien beharrak asetzeko azpimarratu du. “Sarearen zuloetatik labaintzen dira haur askoren eskubideak. Orduan, denon ongi izatea, denon ongi bizitzea, ziurtatzen ez duen mundua da.”
Bizipozan batzen diren elkarteak zulo horien ondorioz sortu direla gehitu du idazleak. Hori da liburuaren haria, eta horren gainean paratzen direla galderak. Galdera bat dela nagusia esan du Mujikak: “Munduak guztiontzat beharko luke? Eta hala bada, zer falta zaio guztiontzat izateko? Eta nori dagokio falta zaiona ematea?”

 

 

MUNDUAK GUZTIONTZAT BEHARKO LUKE, BAINA EZ DA liburuak eta azaroaren 26ean ospatuko den ZAINTZA SISTEMA PUBLIKO-KOMUNITARIOA: ELKARREKIN HAUSNARTZEN, PARTEKATZEN ETA ERALDATZEN jardunaldiak lagungarri izango dira hainbat galderen inguruan elkarrekin hausnartzeko.

       

Egilea: isa