Aurkezpena

Izaera bereziko gaiak lantzen dituzten elkartez osatutako elkartea da Bizipoza Elkartea. Gaur gaurkoz 33 elkartek osatzen dugu Bizipoza Elkartea, eta denok batera, euskaraz elkartasuna sustatu nahi dugu auzolanaren bidez bizipoza nagusitu dadin gizartean.

BIZIPOZAREN FUNTZIOA: IZAERA, MISIOA ETA BISIOA

  • Bizipoza irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmoa da: zailtasun sozialak dituzten familiek eta gizarte-desabantaila egoeran dauden haurrei eta familiei laguntzeko elkarteek, hau da, izaera bereziko haurren babes eta arretarako elkarteei laguntza afektiboa eta materiala eskaintzea du xede.
  • Bizipoza-k bizipoza du misio: hainbat zailtasun bizi dituzten familiekin poza partekatzea, euskaraz eta sorkuntzatik.
  • Bizipoza-k auzolana du bisio: deneriko herritar, talde eta erakundeek osaturiko bolondres-sarea osatzea gizartegintzaren poza bizitzeko.

BIZIPOZAREN HELBURU NAGUSIAK

  • Zailtasun sozialak dituzten familiek eta gizarte-desabantaila egoeran dauden haur eta famili hauen gaiak, hau da, Izaera bereziko gaiak azalaraztea ume zein heldu euskararen bidez sentsibilizatuz, eta izaera bereziko gaiak lantzen dituzten elkarteetan ere euskararen erabilera zabaltzea.
  • Errealitate horiek lantzen dituzten elkarteei laguntza afektiboa ez ezik, eguneroko lanerako dituzten premiei erantzuteko baliabide funtzionalak lortzeko laguntza eskaintzea.
  • Gizartegintzan euskaraz eta bizipozez jardun nahi duten herritarrei auzolan egitasmo eraginkorra eskaintzea, boluntario sare bat osatuaz.

Jatorria

BIZIPOZA Irrien Lagunak Klub-etik (ILK) sortu zen. Klub hori Katxiporreta pailazo taldeak, Elkar argitaletxeak eta Berria egunkariak osatzen duten S.L-ak sortu zuen. ILK Euskal Herriko haurrei eta beren familiei zuzentzen zaien komunikazio eta harreman esparru estrategikoa da, batez ere, ikuspegi hezitzailea duena. ILKk emandako urrats honetan, BIZIPOZAk bere nortasun eta ibilbidea izango zuen elkarte autonomoa izatea zen helburua, eta hori lortu da dagoeneko; zailtasun sozialak dituzten familiek eta gizarte-desabantaila egoeran dauden haurrei eta familiei laguntzeko elkarteek, hau da, izaera bereziko elkarteei bisualizazioan, sentsibilizazioan eta baliabideetan laguntzeko sarea, euskaraz, auzolanean eta bizipozez diharduena gizartegintzan da Bizipoza. Bizipoza elkartea gaur egun bazkide eta bolondres sare batek osatzen du. Gaur guarkoz Bizipoza proiektua 16 bazkideren artean aurrera eramaten den proiektua da, bolondres sare bat ere proiektuko parte dena (gaur- gaurkoz 9 eragilez osatua) eta izaera bereziko gaiak lantzen dituzten 33 elkartek osatua.  

Gaur egun, Bizipoza proiektuko partaideak

Bizipoza elkartea gaur egun bazkide eta bolondres sare batek osatzen du. Gaur gaurkoz Bizipoza proiektua 16 bazkideren artean aurrera eramaten den proiektua da, bolondres sare bat ere proiektuko parte dena (gaur- gaurkoz 9 eragilez osatua) eta izaera bereziko gaiak lantzen dituzten 33 elkartek osatua.

BAZKIDE ETA BOLONDRES SAREKO KIDE NORTZU DIREN, BAKOITZAREN FUNTZIOAK ETA ARDURAK ZEINTZU DIREN HEMEN
IKUS DAITEKE:

Partaide
izaera
Kideak Funtzioa Ardurak
Bazkideak Elkarteak
Gizarte Eragileak
Elkarteko kide Elkartearen erantzule
Elkartearen norabidea
erabakitzea
Kuota ordaintzea
Bolondres
sarea
Elkarteak
Norbanakoak
Gizarte eragileak
Instituzioak
Elkarteko partaide

Aholkularitza

Norbere ahalen araberako
ekarpena (ekonomikoa,
baliabideeena, denbora….)

 


NORTZU GARA BAZKIDE? NORTZU GARA BOLONTARIO SAREKO KIDE?

BAZKIDEAK

Elkarteko kide izango dira, urtean kuota bat ordainduko dute oinarrizko beharrei erantzuteko, eta haien esku egongo da, gainerakoak entzunda,
elkartearen egiturak antolatu eta osatzea, eta urteko egitasmoa eta diru kontuak onartzea.
Bazkide izateko aukera izango dute Bizipozarekin kolaboratzen duten elkarteek eta edozein eratako gizarte eragileek. Betebeharren artean
urtean kuota ordaintzea dute. Urteko kuotarekin batera, aukeran izango dute bestelako ekarpena ekonomikoak egiteko aukera.

Ondorengoak dira gaur-gaurkoz bazkide:

  • Irrien Lagunak Kluba
  • Katxiporreta
  • Elkar
  • Hik Hasi
  • Ikastolen Elkartea
  • AEK
  • Agipase elkartea
  • Aspanif elkartea
  • Dravet elkartea
  • Euskal Herriko Down Sindrome Federazioa
  • Gehitu elkartea
  • Gure Señeak elkartea
  • Kale Dor Kayiko elkartea
  • Pausoka elkartea
  • Aspanovas elkartea
  • Gipuzkoako kirol egokituaren federazioa

BOLUNTARIOAK

Bizipozako laguntzaile izango dira, parte hartzeko aukera izango dute kontsultarako eratuko diren organoetan eta bakoitzak ahal duen erako
laguntza edo ekarpena egingo du, dirua jarriz -urtean ekarpen bat eginez-, lana eginez -Bizipoza jaian edo bestelako ekitaldietan lan bat eginez-,
edota bestelako edozer emanez -ikastaro bat eman, emanaldi bat artisten kasuan, eta abar-.
Boluntario izateko aukera izango dute: norbanakoek, Bizipozarekin kolaboratzen duten eta bazkide izan nahi ez duten elkarteek, gizarte
eragileek eta instituzioek.

Ondorengoak dira, gaur-gaurkoz Bizipoza elkarteko boluntario:

  • Real Sociedad Fundazioa
  • Orona
  • Irizar
  • Osasungoa Euskalduntzeko erakundea
  • Bai Euskarari
  • Kukai Dantza Taldea
  • Elhuyar Fundazioa
  • Laboral Kutxa
  • BBK
  • Maier
  • Danobatgroup

ELKARTEAK

Bizipozako elkarteak gaur-gaurkoz 33 dira, guztiak izaera bereziko gaiak lantzen dituzten elkarteak, haurren eta familien ongizatea helburu duten
elkarteak. Elkarteak Bizipoza-ren balore transmisoreak dira, Bizipoza eta bertako kideak baloreetan aberastu eta hezten dituztenak.
Elkarte anitzak Bizipozako partaide izateak elkarteen arteko ezagutza eta elkar laguntza ere bultzatzen du, elkarlanak ematen duen indarrak
elkarteen lana eta ezaugarri bereziak gizartera ezagutarazteko baliatuz.
Ondokoak dira, gaur gaurkoz, Bizipoza-ko kide diren 33 elkarteak:

1.- ADEMGI: Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkartea
2.- AFESTA: Euskadiko Tourette Sindromearen eta bestelako osasun-arazoen familien Elkartea
3.- AGIPASE: Gipuzkoako guraso bananduen elkartea.
4.- AMPGYL: Gay, Lesbiana, Bixesual eta Transexualen Gurasoen Elkartea.
5.- ARNASA: Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkartea
6.- ASPANIF guraso elkartea, euren umeak erbi ezpaindun edo ahosabai hautsiekin jaioak izaki eta, batibat, Euskal Herrian jarduten duena.
7.- ASPANOGI: Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartea.
8.- AURRERA ATERA: animalien laguntzazko terapiaren bidez bazterturiko kolektiboen aurrean laguntza fisiko eta emozionalak lantzen ditu.
9.- BANAIZ BAGARA: Euskal Herrian bizi diren etorkinekin euskara ikasteko moduak eskaintzen ditu.
10.- BEROA: Gipuzkoako harrera familien elkartea.11.- BIHOTZEZ: Kardiopatiadun haurren familien Elkartea.
12.- BOCALAN BIAK BAT: Elbarritasun bat duten lagunei eta gizartean bazterturik geratzeko arriskua dutenei laguntzeko txakurrak hezten ditu.
13.- CHERNOBILEN LAGUNAK: Ukraniako Doviria gizarte etxearekin lan egiten du Gipuzkoako elkarteak.
14.- CHRYSALLIS EUSKAL HERRIA: Adingabe Transexualen Familien Elkartea.
15.- DRAVET : Dravet Sindromea dutenen Fundazioa.
16.- ETIOPIA UTOPIA: Wukron eta hedaduraz, Tigray eskualdean, garapenerako lankidetzan lagundu eta laguntza humanitarioa ematea duena.
17.- FSDPV: Euskadin down sindromea duten familien elkartea.
18.- GEHITU: Berdintasun Sozialaren defentsan lan egiten dute.
19.- GIZAKIEN LURRA: Laguntza zuzena babesik gabeko haurrei. Politika, arraza eta konfesionaltasuna kontutan hartu gabe.
20.- GIPUZKOAKO KIROL EGOKITUEN FEDERAZIOA: Kirol egokituaren sustapena eta antolaketa Gipuzkoan.
21.- GOIERRIKO SAHARAREN ALDEKO LAGUNAK: Sahara herriaren alde lan egiten duen elkartea.
22.- GURE NAHIA: Gipuzkoako Gaixotasun arraroak dituzten haurren aldeko Elkartea.
23.- GURE SEÑEAK: Bizkaiko Txorierrin gaixotasun arraroak dituzten haurren familien Elkartea.
24.- HIRU HAMABI: Garuneko kaltea jasan duten adin txikikoen familien elkartea
25.- JUNEREN HEGOAK: Beharra duten beste haurrei laguntzeko sortutako elkartea.
26.- KALE DOR KAYIKO: Ijito Kultur Elkartea.
27.- PAUSOKA ELKARTEA: Beharrizan bereziak dituzten haurren gurasoak.
28.- SEASKAKO INTEGRAZIO BATZORDEA: ahalmen urriko haurren eskolatzea sustatzen du ikastoletan.
29.- UME ALAIA: Adopzio Familien Elkartea.
30.- ULERTUZ: Bizkaiko Lurraldean entzumen urritasuna duten neska-mutilei eta gazteei eta horien familiei laguntza zuzena sustatzen eta
eskaintzen duen elkartea.
31.- ASPANOVAS : ASPANOVAS Bizkaia, Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartea.
32.- SANFILIPPO UMEEN EUSKAL ELKARTEA : Euskadiko Sanfilippo haurren senide eta lagunok osatzen dugu. Gure helburua haurren eta
familien bizi baldintzak hobetzea eta bidean aurkitzen dituzten zailtasunak gainditzen laguntzea da.
33.- MINDARA ELKARTEA: MINDARAk jardun eremua Oarsoaldea eskualdean du (dibertsitate funtzionala duten pertsonak artatzeko
Gipuzkoako elkartea). Elkarteak sortze-helburu du aniztasun funtzionala duten pertsonen autonomia sustatzea, gizarte, gorputz, kirol eta
jarduera osasungarrien bidez.